1981eko Irlandako gose greba

Gose greben 25. urteurrenaren bandera oroigarria.
1981eko Irlandako gose grebalarien irudia.

1981eko Irlandako gose greba Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz bututako gose-greba bat izan zen. Protestaldi hau 1976an Britainiar Gobernuak irlandar preso errepublikarrei Kategoria Bereziaren Estatusa ukatu zienean Burusien protesta delakoarekin hasi zen. 1978an euren pisontziak hustutzen ari zirela preso batzuk erasotuak izan zirenean, protesta Protesta zikina deitzera iragan zen, honetan presoak euren buruak garbitzeari uko egin eta beren espetxe geletako hormak euren gorotzez estali zituzten. 1980an 53 egun iraun zituen gose greba batean parte hartu zuten.[1]

1981ean bigarren gose greba bati ekin zioten eta laisterrera irlandar presoak eta Erresuma Batuko Margaret Thatcher lehen ministroaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen. Gose greba honetan zehar grebalarietako bat zen Bobby Sands presoa Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatu zuten, honek mundu osoko hedabideen berehalako jakinmina piztu zuelarik.[2] Behin hamar preso hil ondoren, gose grebaren deialdia bertan behera utzi zen. Sands bera hildakoen artean zegoen eta bere hiletara 100.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Gose grebak irlandar nazionalismoaren politika erradikalizatu zuen eta ordurarte gutxiengoan zegoen Sinn Féin alderdia, Ipar Irlandan indar politiko garrantzitsua izatera igaro zen.[3]

  1. The Hunger Strike of 1981 - A Chronology of Main Events. CAIN. 2007ko maiatzaren 26a. (Ingelesez)
  2. Remembering Bobby Sands. David McKittrick. The Independent. 2006ko maiatzaren 5a.
  3. Provos The IRA & Sinn Féin. Taylor, Peter. Bloomsbury Publishing. 1997. 251–252 orrialdeak. isbn = 0-7475-3818-2 (Ingelesez)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search